Primerako giroa. Ikasleek jai dute gainera. Egun ezin aproposagoa, Aginagako festen baitan Umeen Eguna ospatzeko. Haurrak jolasean dabiltza goizaz geroztik, Jai Batzordeak prestaturiko jokoetan. Irudiotan bildu ditugu San Praixkuetako azken orduak. Gurasoekin batera, egun bete ekitaldi dute aurretik.
Aginagako jaiak 2016
Urriak 7, ostirala: Umeen Eguna
Arratsaldean, puzgarriak plazan, primerako txokolate jana eta buruhandi bizi-biziak!
19:00 Martxan Go taldearekin dantzan jartzeko saioa.
21:00 Bertso-afaria Eliza Zaharrean: Egaña eta Lizaso. Txartelak 18 eurotan salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.
00:00 Erromeria Eliza Zaharrean: Oharkabe Taldea.
Ondoren, Karaokea.
Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna
16:00 XXXV. Mus Txapelketa herrikoia (inskripzioa, 15:30-16:00 artean. Oharra: bikotekide batek aginagarra izan behar du).
18:00 Gorriti.
19:00 Poteoa Elektrotxarangarekin.
00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Laiotz.
04:00 Aros DJ Eliza Zaharrean.
Oharrak:
-Herriko jubilatuen eskulanak ikusgai apaizetxean, urriaren 1ean, 4an, 7an eta 8an.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.