Karta joko eta animali artean ospatzen dabiltza, Aginagako jaietako azken orduak

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 8a, 20:16

Amaitzear dituzte Aginagako aurtengo jaiak. Oraindik ordea, gaupasa luze bat ospatzeke dute aurretik, Gozategi eta Laiotz taldeekin lehenik. Aros DJ izango da gero Eliza Zaharrean. Eta berarekin, goizera arte parranda giroa.

Aginagako festetako Gaupasa Egun hau, arratsaldean hasi dute mus txapelketarekin eta Gorritiren animaliekin. Arratsaldeak emandakoa, irudiotan bildu dugu.

Aginagako jaiak 2016

Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna

00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Laiotz.

04:00 Aros DJ Eliza Zaharrean.