Adineko pertsonei eta dibertsitate funtzionala duten herritarrei zuzendua egongo da, nahiz edonork parte hartu ahalko duen, Usurbilgo Udalak hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu duen "Goazen Kalera" egitasmoa. "Ekimen horren bitartez, herritik zehar joango diren ibilbide ezberdinak planteatuko dira, ohitura osasuntsuak bultzatuz.", Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez.
Astean behin izango dira ibilaldiok. Urriaren 19an hasita asteazkenero, goizeko 11:00etan abiatuko dira Artzabaletik. Eguraldi txarra eginez gero, Artzabalen geratuko dira parte hartzaileak, gorputza eta osasuna zaintzeko ariketak egiteko.
Ibiltzera irteteko moduko giroa bada, "herrigunetik lau ibilbide zehaztu dituzte antolatzaileek, eta astero bat egingo dute. Horrez gain, asteazkenero ibilbideak egiten dituzten heinean, zigilu batekin partehartzaileen txartel propioak markatuko dira, eta aldizka ‘Hurbilago’ merkatari eta ostalari elkartearen eskutik sorpresatxoak egongo dira".
Ibilaldiak
Epea: urriaren 19tik 2017ko ekainera.
Hitzordua: asteazkenero, goizeko 11:00etan Artzabalen.
Oharra: eguraldi txarra eginez gero, gorputza eta osasuna zaintzeko ariketak Artzabalen.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Hurbilago merkatari eta ostalarien elkartea, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, Gure Elkartea, Gure Pakea Elkartea, Arrate Elkartea, DYA, Udarregi Ikastola, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Odol Emaileen Elkartea.