Erraustegia Erabakiaren igandeko Lip-Dub grabazioari buruz jakin beharrekoak

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 12a, 10:39

Gerturatzen doa eguna. 11 egun baino ez dira geratzen, Erraustegia Erabakia herri plataformak deitu duen erraustegiari buruzko herri galdeketa ospatu eta herritarrek kezka eta haserrea eragiten ari den gai honen inguruan duten iritzia ezagutzeko. Ate joka dugun hitzordu garrantzitsu hau girotzeko, lip-dub bat grabatuko da igande honetan, urriak 16. “Urriak 16 eguerdian ez gelditu etxean! Hartu apaingarriren bat eta animatu erdigunera hurbildu eta lipdub koloretsu honetan parte hartzera!”, luzatu dute gonbita, Erraustegia Erabakia herri plataformatik. Ez ahaztu ezta, aipatu herri plataformak galdeketari begira ateratako kamiseta jantzita eramateaz. Norbanako nahiz eragile oro ongi etorria izango da. Eragileak aipatuta, dagoeneko zerrenda luze askoa osatua dute antolatzaileek. Denetariko hamarnaka eragileek bat egin dute ekimenarekin. “Egunetik egunera eragile gero eta gehiago ari zaizkigu apuntatzen eta zaila egiten ari zaigu behin betiko zerrenda hori osatzea”, herri plataformatik gaineratu dutenez.

Gogoan izan, Fermin Muguruzaren "Hartu dezagun hitza" abestia baliatuko da grabaketarako. Herritarrek antolakuntzak finkatutako ibilbidean kokatu beharko dute eta kamera gerturatzen denean, irudimena landuz zerbait egin. Dantzatu, musika instrumenturen bat jo... Ikusi albiste honi atxikita duzuen bideoa. Erraustegia Erabakia Herri Plataformak argitaraturiko ikus-entzunezkoa duzue, grabazioaren ibilbidea eta eragileen kokapen guneak zehazten ditu.

LIP-DUB GRABAZIOA

Eguna: urriak 16, igandea.

Biltzeko hitzordua: 11:00etan, udaletxean.

Oharra: Erraustegia Erabakia Herri Plataformak galdeketari begira ateratako kamiseta jantzita agertu.

Ibilbidea eta behin behineko parte hartzaileen zerrenda 

Askatasuna plazako bolatoki gaina-Bordatxo aurreko errotonda

Erraustegia Erabakia Herri Plataforma

Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea

Zubietako Herri Batzarra

Zubietako Jai Batzordea

Zubieta Lantzen

Zubieta Pilota Elkartea

Pagazpe PKE

Zubieta Lantzen Txirrindulari Elkartea

Usurbil K.E.-ko taldeak

Atxegaldeko Jai Batzordea

Kalezarko Jai Batzordea

Bordatxo aurreko errotonda-Mikel Laboa plaza

Orbeldi Dantza Taldea

Santueneko Jai Batzordea

Zumarte Musika Eskola

Trikitilari eta panderojoleak

Oilasko biltzaileak

Sukaldariak

Baserritarrak

Usurbil F.T.

Kantu Taldea

Sagardoaren Lagunak

Tabernariak

Andatza M.K.T.

Matrakak

Ernai

LAB

EHBildu

Etxerat!

Buruhaundi eta Erraldoien Konpartsa

Mikel Laboa plaza-udaletxea

Orbeldi Dantza Taldea

Txalapartariak

Adarjole eta albokajoleak

Batukada

Musikariak

Tronpetistak

BTT

Udaletxea- Dema plaza

Gitarjoleak

Irakasleak

Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea

Arraunlariak

Amaiera parte hartzaile guztiekin, Dema plazan

ABESTIA

"Hitza har dezagun" (Fermin Muguruza)

Hartu hitza

Hitza har dezagun

Iritzia

Eman dezazun

Erakustaldi itogarria

Jazarpen mediatikoarena

Informazio - informazio eza

Berriaren giro presioa

Historiaren amaiera

Iragartzen du hedabideak

Eraikitako mundu birtualak

Ezereztu egiten du jendea

Friboloa da

Eta gainera ba omen dauka

Jada bere glamourra

Hartu hitza

Hitza har dezagun

Iritzia

Eman dezazun

Hitzez armatu,

hau da tribuna

Jaurtikitzeko aburuak

Jendeaurreko plataforma

Errealitate

gordin dosi bat

Kantak ere ispiluak bezala

Hauxe duzu bozgoragailua

Bolbora dialektika,

eztanda!

Bonba komunikatzailea,

eztanda!

Den-denak egingo du eztanda

Bi mundu hauek

topatzerakoan

Hartu hitza

Hitza har dezagun

Iritzia

Eman dezazun

Antolatzailea: Erraustegia Erabakia Herri Plataforma.

Informazio gehiago:

erraustegiaerabakia.wordpress.com

erraustegiaerabakia@gmail.com

Twitter: @U2erabaki