Langabezia beherantz eta kontratazioa gorantz irailean Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 12a, 09:12

Abuztuan baino datu hobexeagoak joan den hilabetean. 288 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak irailean Usurbilen, abuztuan baino 7 lagun gutxiago. Beherakada gainera, emakumezko langabetuen artean eman da. Buruntzaldean eta Gipuzkoan aldiz gorantz egin du langabetu kopuruak. Bailara mailan, 21 langabetu gehiago zenbatu zituzten irailean. Gipuzkoan, 431 lagun gehiago.

Usurbilen langabeziak beherantz egin duela aipatu dugu. Azken urteotako erregistrorik baxuenetan dabil lanik gabeko herritarren kopurua. Kontratazioak aldiz azken hilabete honetan gorantz egin du. Abuztuan baino 63 lan kontratu gehiago erregistratu dira irailean. Ohi denez, ia denak aldi baterako. Oraingoan ordea, asko murriztu da gizonezko eta emakumezko kontratatu kopuruen artean egoten den alde nabarmena. Aurreko hilabetean hitzartutako 228 lan kontratu gizonezkoenak izan ziren, 223 emakumezkoenak. Emakumezkoen lan kontratu gutxiago erregistratzen segitzen da, langabetu gehiago direnean. Irailean, 288 langabetutik 157 emakumezkoak ziren, 131 gizonezkoak.

2016ko iraila

Usurbil: 288.     Buruntzaldea: 3.971.    Gipuzkoa: 39.211.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 131.

25 urtetik behera: 8.

25-44 urte artean: 58.

45 urtetik gora: 65.


Emakumezkoak: 157.

25 urtetik behera: 9.

25-44 urte artean: 80.

45 urtetik gora: 68.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 7.

Industria: 39.

Eraikuntza: 29.

Zerbitzuak: 195.

Aurretik lanik gabe: 18.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 893.

Astigarraga: 266.

Hernani: 1.132.

Lasarte-Oria: 1.102.

Urnieta: 290.

Usurbil: 288.

Guztira: 3.971.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 39.211.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 451.

Aldi baterakoak: 429.

Zerbitzuen sektorean: 357.

Sexuaren arabera: 228 lan kontratu gizonezkoenak, 223 emakumezkoenak.

2016ko abuztuko datuak