40 urte bete ditu Usurbil F.T.-k eta ospatzera doaz, urriaren 22rako Saizar sagardotegian antolatu duten bazkariarekin. Txartelak salgai dituzue jada urriaren 19ra arte, Benta, Bordatxo eta Txiriboga tabernetan. Bi menu izango dira aukeran; bat helduentzat 30 eurotan, eta bestea, gazteentzat 15 eurotan. "Animatu zaitezte!", luzatu dute gonbita.
Usurbil F.T.-k, 40 urte
“Eskerrik asko urteotan parte hartu, lan egin eta Usurbil F.T.-ren bizi izateagatik! Gora U.F.T.!”, mezu honekin gogorarazi nahi izan zuten futbol taldeen bilgunetik, irailaren 9an 40 urteko bidea osatu dutela. Usurbil Cup txapelketa betean dira asteotan, denboraldiari ere ekitear dira futbol taldeak. Baina urtemuga hau ospatzeko tartea ere hartzekoak dira datozen hilabeteotan. “Ez pentsa ospatuko ez dugunik! Denboraldi honetan zehar ekintza eta ekitaldi gehiago ere izango ditugu. Aurrerantzean informazio gehiago izango duzue”, iragarri dute Usurbil F.T.-tik.
Futbola Haranen
Urriak 15, larunbata
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 6A-Urnieta 6A
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Landaberri B
11:15 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Kostkas K.E. “C”
16:00 Erregionalak: Usurbil F.T.-Astigarragako Mundarro FKE