Usurbilgo txanponak eskuratzeko aukera berriz, gaur Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2016ko urriaren 13a

Iazko abenduan jarri zuten zirkulazioan Usurbilgo txanpona, herriko saltokietan herriko txanponarekin erosketak egiteko. Txanpon gehiago behar dituzuenontzat, Hurbilago Elkarteak hitzordua finkatu du ostegun honetarako. Bezero bakoitzak gehienez 5 txanpon eskuratu ahal izango ditu. Egitasmo honetako sustatzaileek gogorarazten dutenez, "Usurbilgo txanponarekin ordainduta, %10 merkeago", erosi ahalko da Hurbilago Elkarteko saltokietan. Txanponok gaur arratsaldean eskuratu ahalko dituzue:

 

Urriak 13, osteguna

18:00-20:00 Potxoenean.

Sustatzaileak: Hurbilago Elkartea, Usurbilgo Udala, Rural Kutxa eta Eusko Jaurlaritza.