Igandeko lip-dub grabaziora, Erraustegia Erabakiaren kamisetak jantzita eramateko deia

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 13a, 13:00

10 egun baino ez, usurbildar eta zubietarrek erraustegiaz hitza hartzeko, eraiki nahi diguten erraustegiaz duten iritzia ezagutzeko. Erraustegia Erabakia herri plataformak urriaren 21etik 23ra antolatu duen herri galdeketaren amaieran izango da hori, boto zenbaketa bukatzean. Galdeketa girotzeko, ekimen alai eta koloretsu askoa antolatu dute aurretik, igande honetarako, urriak 16; lip-dub grabazioa, Fermin Muguruzaren "Hartu dezagun hitza" abestiarekin. Biltzeko hitzordua, goizeko 11:00etan finkatu da udaletxean.

Gero, Askatasuna plazako bolatoki gaina, Bordatxo aurreko errotonda, Mikel Laboa plaza, udaletxea eta Dema plaza lotuko dituen grabazioko ibilbidean kokatu beharko dira, jada ekimen honekin bat egin duten hamarnaka herri eragileetako kideak eta parte hartu nahi duen herritar oro. Bakoitzak ibilbidean izango duen kokagune zehatza zein den jakiteko, antolatzaileek albiste honi atxikia duzuen bideoa argitaratu dute. Ibilbidea eta kokagune zehatzak ezagutzeaz gain, Fermin Muguruzaren abestia ikasteko aukera eskaintzen du ikus-entzunezko lan honek.

Aldarrikapena, jai giroan

Mozorrotuta, apaingarriekin... agertzeko deia egin dute. Ez ahaztu ezta, galdeketari begira, Erraustegia Erabakia herri plataformak prestatu dituen kamisetak jantzita eramateaz. Kamisetarik ez baduzue, 6 eurotan eskura ditzakezue NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan.

“Urriak 16 eguerdian ez gelditu etxean! Hartu apaingarriren bat eta animatu erdigunera hurbildu eta lipdub koloretsu honetan parte hartzera!”, luzatu dute gonbita, Erraustegia Erabakia herri plataformatik.

LIP-DUB GRABAZIOA

Eguna: urriak 16, igandea.

Biltzeko hitzordua: 11:00etan, udaletxean.

Oharra: Erraustegia Erabakia Herri Plataformak galdeketari begira ateratako kamiseta jantzita agertu.

Ibilbidea eta behin behineko parte hartzaileen zerrenda 

Askatasuna plazako bolatoki gaina-Bordatxo aurreko errotonda

Erraustegia Erabakia Herri Plataforma

Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea

Zubietako Herri Batzarra

Zubietako Jai Batzordea

Zubieta Lantzen

Zubieta Pilota Elkartea

Pagazpe PKE

Zubieta Lantzen Txirrindulari Elkartea

Usurbil K.E.-ko taldeak

Atxegaldeko Jai Batzordea

Kalezarko Jai Batzordea

Bordatxo aurreko errotonda-Mikel Laboa plaza

Orbeldi Dantza Taldea

Santueneko Jai Batzordea

Zumarte Musika Eskola

Trikitilari eta panderojoleak

Oilasko biltzaileak

Sukaldariak

Baserritarrak

Usurbil F.T.

Kantu Taldea

Sagardoaren Lagunak

Tabernariak

Andatza M.K.T.

Matrakak

Ernai

LAB

EHBildu

Etxerat!

Buruhaundi eta Erraldoien Konpartsa

Mikel Laboa plaza-udaletxea

Orbeldi Dantza Taldea

Txalapartariak

Adarjole eta albokajoleak

Batukada

Musikariak

Tronpetistak

BTT

Udaletxea- Dema plaza

Gitarjoleak

Irakasleak

Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea

Arraunlariak

Amaiera parte hartzaile guztiekin, Dema plazan

ABESTIA

"Hitza har dezagun" (Fermin Muguruza)

Hartu hitza

Hitza har dezagun

Iritzia

Eman dezazun

Erakustaldi itogarria

Jazarpen mediatikoarena

Informazio - informazio eza

Berriaren giro presioa

Historiaren amaiera

Iragartzen du hedabideak

Eraikitako mundu birtualak

Ezereztu egiten du jendea

Friboloa da

Eta gainera ba omen dauka

Jada bere glamourra

Hartu hitza

Hitza har dezagun

Iritzia

Eman dezazun

Hitzez armatu,

hau da tribuna

Jaurtikitzeko aburuak

Jendeaurreko plataforma

Errealitate

gordin dosi bat

Kantak ere ispiluak bezala

Hauxe duzu bozgoragailua

Bolbora dialektika,

eztanda!

Bonba komunikatzailea,

eztanda!

Den-denak egingo du eztanda

Bi mundu hauek

topatzerakoan

Hartu hitza

Hitza har dezagun

Iritzia

Eman dezazun

Antolatzailea: Erraustegia Erabakia Herri Plataforma.

Informazio gehiago:

erraustegiaerabakia.wordpress.com

erraustegiaerabakia@gmail.com

Twitter: @U2erabaki