Organo kontzertua igandean, Salbatore Elizan

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 14a, 23:30

Olimpio Medori italiarraren emanaldia, igande honetarako, urriaren 16rako antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Usurbilgo Udalak eta Usurbilgo Parrokiak. Arratsaldeko 20:00etan izango da, Salbatore elizan. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da. Kontzertua elizan bertan jarriko duten pantaila erraldoi bidez jarraitu ahalko da zuzenean.