Saharari loturiko ipuin kontaketa, Usurbil Herri Anitza jaiaren bezpera honetan

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 14a, 09:17

"Chertat eta Lehoia" Saharako ipuinaren kontaketa antolatu dute ostiral arratsalde honetan 18:00etan Santueneko ludotekan. Larunbat honetan ospatuko den Usurbil Herri Anitza Jaiko egitarauaren baitan izango da ekitaldia. Beste hitzordu bat; Sutegin gogoan izan, astelehenaz geroztik zabalik dagoela "Errefuxiatuak ongi etorri" erakusketa:

Urriaren 15era arte

"Errefuxiatuak ongi etorri!" erakusketa Sutegiko erakustaretoan: "Erakusketa honek jaso nahi ditu errefuxiatuen errealitateaz dagoen ezagutza eta kontzientziazio maila, eta harreraren aldeko gipuzkoar herritarren jarrera handitu, gazteen artean batik bat eta arreta berezia eskainiz adingabe eta emakume errefuxiatuen egoerari".

Ordutegia:

-Larunbat, igande eta eta jai egunetan: 12:00-14:00.

-Astetartean: 18:00-20:00.

-Urriaren 15ean: kalera aterako dute erakusketa.

Urriak 14, ostirala

18:00 "Chertat eta Lehoia" Saharako ipuinaren kontaketa Santueneko ludotekan. Adin guztietako herritarrentzat.

Zehaztasunak: "Ipuinaren protagonista Chertat pertsonai fiktizioa da, oso pertsonaia ezaguna Saharan. Chertatek lehoiarekin tratua egingo du, bera delako animalia nagusia, eta erraztasuna duelako ehizatzeko. Eta haragiaren truke, Chertatek ura emango dio. Elkartruke justua da. Gero, tratu horrek Chertati ekarriko diona kontatzen du ipuinak. Tximua ere sartuko da tartean, biak elkarren kontra jarriz... Animali gehiago ere azalduko dira ipuinean: Ostruka, basamortuko tigrea, koiotea, hiena, elefantea... Guztiak, garai batean Saharan bizi zirenak, eta egun desagertuta daudenak".

Urriak 15, larunbata

"Aniztasunaren balioa aldarrikatu eta plazaratzeko asmoz, Usurbil, herri anitza! izenburupean hainbat ekintza antolatu dituzte herritarrek eta Usurbilgo Udalak elkarlanean".

12:00 Aurkezpena herriko dantzariekin.

12:15 Bizilagunak proiektuaren aurkezpena (SOS Arrazakeria).

13:30 Jatorri ezberdinetako herritarrak prestatutako jakien dastaketa.

16:30 Munduko berbena (Txatxilipurdi elkartea).

18:30 Munduko dantzak (Amaia Gonzalez Caballero).

20:00 Kontzertua: Son Kandela Musikarte elkartea.