Herriko kirol taldeak, jardunaldi berri baten atarian ditugu. Pilota neurketak izango ditugu ostiral honetan. Larunbatean egunean zehar, futbol eta eskubaloi partidak. Gogoan izan bestalde, azaroaren 5erako antolatu duela Andatza M.K.T.-k hurrengo txangoa eta izen ematea zabalik dutela. Segidan argibide gehiago:
Urriak 14, ostirala
19:30 Gipuzkoako Pilota Txapelketako neurketak, Aginagako frontoian:
Eskuz binaka, kadeteak 1.maila:
Galarraga-Iruretagoiena/Tolosa 2
Eskuz binaka, nagusiak 2.maila:
Exposito-Aranguren/Lapke
Pilota gomaz, 1.maila:
Errasti-Urdanpilleta/Hernani
Futbola Haranen
Urriak 15, larunbata
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 6A-Urnieta 6A
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Landaberri B
11:15 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Kostkas K.E. “C”
16:00 Erregionalak: Usurbil F.T.-Astigarragako Mundarro FKE
Eskubaloia Kiroldegian
Urriak 15, larunbata
09:30 Alebin neskak: Udarregi 5A-Udarregi 6A
09:30 Alebin neskak: Udarregi 5B-Urnieta 5
10:30 Infantil neskak: Udarregi B-Pulpo
11:45 Infantil mutilak: Udarregi D-Ereintza
13:00 Infantil mutilak: Udarregi B-Elgoibar
15:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Kukullaga Etxebarri
17:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Kukullaga Etxebarri
19:30 Senior neskak, Zilarrezko Ohorezko Maila: Usurbil K.E.-Kukullaga Etxebarri
Urizaharra-Bastida mendi irteerarako izen ematea zabalik
Eguna: azaroak 5, larunbata.
Abiatzeko hitzordua: 07:00etan, Oiardo Kiroldegitik.
Ibilbidea: 13,5 km. "Urizaharra-Bastida ibilbidea egingo da. Ondoren bazkaria, Eskuernagako Candido Besa upategian egingo dugu".
Joan etorria: autobusez.
Izen ematea: azaroaren 1a baino lehen, 40 euroko ordainketa egin (garraioa eta otordua barne), Andatza M.K.T.-koen kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Oharrak:
-Plaza mugatuak, "jatetxeko tokiaren arabera, 30 plaza".
-"Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean".
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.
Irudia: Andatza M.K.T.