Usurbil, aniztasunaren topagunea gaur

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 15a, 13:34

Abian da Usurbil Herri Anitza jaialdia. Ongi etorri ekitaldiarekin, Orbeldi Dantza Taldekoen emanaldiarekin eta SOS Arrazakeria sustatzen ari den "Bizilagunak" egitasmoaren aurkezpenarekin eman zaio hasiera, herri aniztasuna plazaratu nahi duen jaialdiari. Dagoeneko frontoiari munduko herrialde ezberdinetako sukaldeen usaina dario. Usurbilen bizi diren sorterri ezberdinetako herritarrek prestaturiko jakiak dasta ditzakezue bazkalaurretik, frontoian. Arratsaldean, dantza eta musika batuko dituzten ekitaldi gehiago:

Aniztasuna plazan

Urriak 15, larunbata

13:30 Jatorri ezberdinetako herritarrak prestatutako jakien dastaketa.

16:30 Munduko berbena (Txatxilipurdi elkartea).

18:30 Munduko dantzak (Amaia Gonzalez Caballero).

20:00 Kontzertua: Son Kandela Musikarte elkartea.

-"Errefuxiatuak ongi etorri!" erakusketa Sutegiko erakustaretoan: "Erakusketa honek jaso nahi ditu errefuxiatuen errealitateaz dagoen ezagutza eta kontzientziazio maila, eta harreraren aldeko gipuzkoar herritarren jarrera handitu, gazteen artean batik bat eta arreta berezia eskainiz adingabe eta emakume errefuxiatuen egoerari".

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta herritar talde bat.