Herritarren sorterrietako sukaldaritza dastagai, Usurbil Herri Anitza jaian

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 15a, 16:30

Aniztasuna dario gaur Usurbili, Herri Anitza jaialdiari esker. Usurbilgo Udalarekin batera, jatorri ezberdinetako hainbat herritarrekin elkarlanean antolatu dituzte larunbat honetarako iragarriak dauden hitzorduak. Tartean, herritarrek eskuzabaltasun eta maitasunik handienarekin prestatu dituzten haien sorterrietako jakiak dastatzeko aukera izan dugu. Errazio eder askoak probatu dituzte frontoira gerturatu direnek. Eta garrantzitsuena; bide batez, jakien postuen alde bietan zeuden herritarren arteko hartuemanak sendotzeko ezin aproposagoa suertatu da ekimena. Irudiotan bildu dugu, Usurbil Herri Anitza jaialdiaren baitan ospatu den munduko herrialde ezberdinetako jakien dastaketa. El Salvador, Nikaragua, Sahara, Ghana, Nigeria, Mauritania, Honduras, Argelia edota Euskal Herria ordezkatu dituzte, herrialde guztiotan jaio eta egun, Usurbilen bizi diren herritarrek: