Erraustegia Erabakia herri plataformak igandean grabaturiko lipduba jendaurrean aurkeztuko du. Ostiral honetan izango da, urriak 21, arratsaldeko 20:00etan frontoian antolatu duen ekitaldian. Esan beharrik ez, parte hartzaile eta herritar oro gonbidatua dagoela hitzordu honetara.
Jai giroan prestaturiko lipduba
Antolatzaileek udaletxe aurreko plazan eskainitako argibideek eta batukada batek giroturiko kalejirak abiatu zituen atzo, Erraustegia Erabakia herri plataformak deitua zuen lipd-dub grabazioko prestaketa lanak. Batukadak lagundu zituen ekimenean parte hartu zuten ehunka herritar, grabaziorako ibilbidean zehar kokatzen.
Jendea goizetik gogotsu zen, parte hartzeko gogoz, Zubietan eraiki nahi diguten erraustegiari buruz hitza hartzeko irrikitan. Asteburu honetan ospatuko den herri galdeketaren zain. Igande honetan Kaxkoan bizi izan den giroa horren erakusle. Irudiotan bildu dugu, grabazioa hasi aurreko tartea:
Irudia: Xingolari.