Herria hitza hartzeko irrikitan, erraustegiari buruzko herri galdeketan

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 17a, 14:45

Lip-dub koloretsu eta jendetsua grabatu zen atzo Usurbilen. Erraustegia Erabakia herri plataformak eginiko deialdiari erantzunez, herria kalera atera zen, eraiki nahi diguten erraustegiaren inguruan hitza eskatzeko, hitza hartu nahi duela aldarrikatzeko. Jai giroan, lagun arte, familia edota koadrilatan plazaratu ziren. Asko mozorro koloretsuekin. Beste hainbat euren ogibide, zaletasun, kirol jarduerako jantziekin. Urriaren 21etik 23ra ospatuko den herri galdeketan parte hartzera animatzen gaituzte. #ErraustegiaErabakia