800 parte hartzaile baino gehiago erakarri ditu, lip-dub grabazioak

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 17a, 14:49

Arraunlariak, futbol eta eskubaloi jokalariak, pilotariak, dantzariak, sukaldariak, batukada, musikariak, txirrindulariak, mendizaleak, irakasleak, Jai Batzordeetako kideak, Etxerat, LAB, EHBildu, Ernai, Usurbilgo Gaztetxea, Kantu Taldea, guraso taldeak.... eta abar luze bat. Atxikimendu mordoa jaso du, Erraustegia Erabakia herri plataformak asteburu honetako herri galdeketa girotzeko atzo grabatu zuen lip-dub ekimenak. Tartean, nabarmentzekoa zubietarren parte hartzea. Grabazioko lehen metroetan hain zuzen, Zubietako Herri Batzarra, Zubieta Lantzen edota Zubietako Jai Batzordeko kideak zeuden. Herri eragile eta norbanakoen artean, guztira 800 lagunek baino gehiagok bat egin zuten igandean, jai giroko ekimen kolorits eta aldarrikatzaile honekin. Zorionak! #ErraustegiaErabakia

Parte hartzaileen zerrenda 

Askatasuna plazako bolatoki gaina-Bordatxo aurreko errotonda

Erraustegia Erabakia Herri Plataforma

Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea

Zubietako Herri Batzarra

Zubietako Jai Batzordea

Zubieta Lantzen

Zubieta Pilota Elkartea

Pagazpe PKE

Zubieta Lantzen Txirrindulari Elkartea

Usurbil K.E.-ko taldeak

Atxegaldeko Jai Batzordea

Kalezarko Jai Batzordea

Bordatxo aurreko errotonda-Mikel Laboa plaza

Orbeldi Dantza Taldea

Santueneko Jai Batzordea

Zumarte Musika Eskola

Trikitilari eta panderojoleak

Oilasko biltzaileak

Sukaldariak

Baserritarrak

Usurbil F.T.

Kantu Taldea

Sagardoaren Lagunak

Tabernariak

Andatza M.K.T.

Matrakak

Ernai

LAB

EHBildu

Etxerat!

Buruhaundi eta Erraldoien Konpartsa

Mikel Laboa plaza-udaletxea

Orbeldi Dantza Taldea

Txalapartariak

Adarjole eta albokajoleak

Batukada

Musikariak

Tronpetistak

BTT

Udaletxea- Dema plaza

Gitarjoleak

Irakasleak

Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea

Arraunlariak

Amaiera parte hartzaile guztiekin, Dema plazan