Buruntzaldeko Ibilbideen Eguna igandean

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 18a, 08:58

Andoain, Lasarte, Urnieta eta Usurbil lotzen dituen bide sarea badugu. Beste kontu bat da, ia lotuneok ezagutzen ote ditugun. Horretara, bideok ezagutu eta bailarako paisaia eta txokoez gozatzeko gonbita luzatzen digute eskualdeko udalek beste behin iganderako, urriaren 23rako antolatu duten Buruntzaldeko Ibilbideen 9. Egunean. Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, kantinplora bat jasoko du opari. Andoain-Usurbil ibilbidea, bietako edozein norabidean eginez gero kantinplora bat lortuko da baita.

Amaieran, norbere herrira itzultzeko autobus zerbitzua izango da. “Zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da”, ohartarazi dute. Informazio gehiago buruntzaldea.eus ataria jaso dezakezue. Bertan, ekimen honen nondik norako guztien berri jasotzen duen app bat jaitsi dezakezue mugikorrerako.

5 ibilbide aukeran

Eguna: urriak 23, igandea.

Ordutegia: 9:00-14:00.

Ibilbideak:

-Andoain-Lasarte-Oria: ibilbide urdina eta urre zaharra; 7,9 kilometro; oinez egitekoa, mendiko oinetakoak beharrezkoak.

-Andoain-Urnieta: ibilbide urdina eta berdea; 4,8 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.

-Andoain-Usurbil: berdea eta laranja; 14,9 kilometro; oinez egitekoa, mendiko oinetakoak beharrezkoak.

-Lasarte-Oria-Urnieta: ibilbide urre zaharra eta berdea; 3,9 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.

-Lasarte-Usurbil-Aginaga (Santuenetik barrena, Mapileraino): urre zaharra eta laranja; 9 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.

Kontrolak eta anoa

Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko:

-Usurbilen: Santueneko auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan, Mapil inguruan.

-Andoainen: udaletxe azpian.

-Lasarte-Orian: San Pedro elizaren ondoko plazan.

-Urnietan: udaletxe azpian.

Autobus zerbitzua

Aginaga, Espaldiko gasolindegia: 12:00, 13:00, 14:00.

Usurbil, San Inazioko biribilgunea: 12:07, 13:07, 14:07.

Lasarte-Oria, Dorretxeko biribilgunea: 12:15, 13:15, 14:15.

Andoain, Goiko plazaren atzealdea: 12:30, 13:30, 14:30.

Urnieta, Kioskoko geltokia: 12:40, 13:40, 14:40 (bukaera).

Antolatzaileak: Buruntzaldeko Udal eta Kirol Patronatuak.

Informazio gehiago: buruntzaldea.eus (bertan, App berria eskuragarri).