Euskarazko literatura topaketa, 19:00etan Sutegi udal liburutegian

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 19a, 08:15

Edizio berri honetan, Katixa Agirreren “Atertu arte itxaron” komentatuko da, Sutegi udal liburutegiak asteazken honetarako, urriaren 19rako 19:00etan antolatu duen saioan. Yolanda Arrieta Malaxetxebarriak gidatuko du hitzordua.

Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa

Hilabetea amaitu baino lehen, bigarren hitzordu bat ere antolatu du Sutegi udal liburutegiak; Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa. Urriaren 26an izango da, arratsaldeko 18:00etan Sutegi udal liburutegian. Usurbildarraren saioa, HH5ekoei zuzendua egongo da.