Galdeketako hauteskunde-mahaietarako bolondres taldea prest

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 19a, 12:49

Asteburuan ospatuko den galdeketa diruz laguntzeaz gain, boluntarioak ere behar zituen Erraustegia Erabakia herri plataformak antolaketa lanetarako eta baita, urriaren 21, 22 eta 23an, Aginagan, Santuenean, Zubietan eta Kaxkoan egokituko diren hauteskunde-mahaietan lan egiteko. Bilgunetik NOAUA!ri adierazi diotenez, "hasieran 12 lagun bakarrik ginen. Gero pixkanaka zerrenda luzatzen joan da, 42 laguneko zerrenda osatu dugu. Ordezkoak ere baditugu jada". Laguntzarako deiak izan duen harrera ona nabarmendu digute herri plataformatik. "Prestutasun handia erakutsi dute herritarrek", adierazi dute. Ondoko irudian duzue berriki, Erraustegia Erabakia herri plataformak, asteburu honetan botoa ematera zoaztenean hauteskunde-mahaietan aurkituko dituzuen herritarrekin berriki Potxoenean egin zuten batzarra. Egin beharreko lanen inguruko argibideak jaso zituzten, plataformakoen eskutik.