Gazteak ere, erraustegiari buruzko herri galdeketan hitza hartzeko gogoz

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 20a, 09:59

Behin eta berriz gogorarazten ari garen moduan, Usurbilen eta Zubietan erroldaturiko 16 urtetik gorako herritar orok parte har dezake, Erraustegia Erabakia herri plataformak asteburu honetarako antolatu duen galdeketan. Hitzordua girotzeko, aurreko igandean egin zen lip-dub grabazioan gazte piloak parte hartu zuten. Hilabeteotan deitu izan diren hainbat ekimenetan parte hartu dute izan dute. Tartean, iraila amaieran plazan atera zen ondoko atxikimendu argazkirako bildu zen talde bat. Asteburu honetan ospatuko den herri galdeketa babestu zuten. Gazteek ere badute zeresanik argi denez, Zubietan eraiki nahi diguten erraustegiaren inguruan.