Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunarekin bat egin dute, eskubaloiko senior neskek

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 20a, 08:23

Kamiseta arrosak soinean, babesa adierazi nahi izan zieten, minbizi honen aurka egunerokoan borrokan diharduten emakumeei. Facebooken duten orrialdean zabaldu duzten mezu honen bidez egin zuten. "Guk larunbatean 'borroka' garrantzitsua dugu, baina badira egunero borrokatzen duten emakumeak ere! Guk, babesa azaldu nahi izan diegu borrokan ari direnei, aritu zirenei eta borroka horretan laguntzen duten guztiei! Guztiok batera lortuko dugu!", adierazi dute.

Usurbil Kirol Elkarteko senior nesken eskubaloi taldea, Facebook sare sozialean jarrai dezakezue. Helbide honetan aurkituko dituzue: Usurbil KE Senior Neskak

Irudia: Usurbil K.E.-ko senior nesken taldea.