Kirol hitzorduez gainezka asteburua

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 21a, 08:10

Ospakizunak eta herriko kirol taldeen jardunaldiak tartekatuko dira ostiral honetatik igandera. Usurbil F.T.-k bete berri dituen 40 urteak ospatuko ditu larunbatean. Jendetsua izango da Saizar Sagardotegian egingo duten herri bazkaria. Bestalde, Endika Abril Errebote Txapelketako finalerdietara heldu dira zubietarrak. Finalerdiko partida, igandean etxean jokatuko dute. Egun berean, Buruntzaldeko Ibilbideen 9. Eguna ospatuko da Usurbilen, Lasarte-Orian, Andoainen eta Urnietan. Hitzordu hauei guztiei, pilota, pala, futbol eta eskubaloi partidak erantsi behar zaizkie. Honatx astebururako kirol agenda osoa:

Usurbil F.T.-ren 40. urtemuga festa

12:00 Futbol partida irekia Haranen. "Gerturatzen direnekin jolastuko dugu".

14:30 Bazkaria Saizar Sagardotegian eta argazki erraldoia bertaraturikoekin.

Ondoren, Dj Larra.

Antolatzailea: Usurbil F.T.

Futbola Haranen

Urriak 21, ostirala

19:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Ostadar S.K.T.

Urriak 22, larunbata

09:00 Alebin mutilak: Udarregi 5A-Udarregi 6A

09:00 Alebin mutilak: Udarregi 6B-Urnieta 6B

10:00 Infantil neskak: Usurbil A-Intxaurdi B

10:00 Infantil neskak: Usurbil B-Lagun Onak

11:00 Infantil mutilak: Usurbil-Ordizia B

12:30 Beteranoak: lagun arteko jardunaldia.

Urriak 23, igandea

11:00 Alebin federatua: Antiguoko K.E.-Trintxerpe C.D.

11:00 Alebin federatua: Pasaia K.E.-Kostkas K.E.

12:15 Alebin federatua: Ostadar S.K.T.-Usurbil F.T.

12:15 Alebin federatua: Añorga K.K.E.-Lengokoak K.E.

Pilota eta pala neurketak 

Urriak 21, ostirala

19:30 Usurbilgo frontoian:

Neurketak:

Infantilak, eskuz banaka:

Albeniz/Behar Zana 3.

Eskuz binaka, Nagusiak 2.maila:

Exposito-Aranguren/Izurun 2

Eskuz binaka, Nagusiak 3.maila:

Aranberri-Sarasola/Beloki 2

20:15 Aginagako frontoian:

Neurketa:

Pala, 2.mailakoak:

Huizi-Matxain / Piña Kurdin.

Eskubaloia Kiroldegian

Urriak 22, larunbata

10:00 Alebin neskak Buruntzaldea: Udarregi 6A-Urnieta 6

10:00 Alebin neskak Buruntzaldea: Udarregi 5B-Udarregi 6B

11:15 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Tolosa CF Eskubaloia

12:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Pulpo

15:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zarautz ZKE

17:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zarautz ZKE

19:30 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Somos Eibar Eskubaloia

Urriak 23, igandea

10:30 Alebin neskak, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa: prestakuntza saioa.

11:30 Alebin mutilak, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa: prestakuntza saioa.

Eskubaloia, Selekzioa

Urriak 23, igandea

15:30 Emakumezko jubenil promesen euskal selekzioaren entrenamendu saioa, Eibarko Unibertsitate Laboralean: Usurbil K.E.-ko jokalari Nahia Arbizu Zabal, Malen Azpiazu Zubeldia, Enara Eizagirre Hueta, Ainhoa Illarramendi, Nagore Lertxundi, Eider Makazaga Estella.

17:30 Kadete promesen euskal selekzioaren entrenamendu saioa, Getxoko Fadura Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Aitor Zubelzu gonbidatu dute hitzordura.

17:30 Gizonezko jubenil promesen euskal selekzioaren entrenamendu saioa, Eibarko Unibertsitate Laboralean. Usurbil K.E.-ko jokalari Joseba Errazkin Bermejo eta Eneko Iribar Zumeta gonbidatu dituzte hitzordura.

Zubieta, Endika Abril Errebote Txapelketako finalerdietan

Eguna: urriak 23, igandea.

Ordua: 11:00.

Tokia: Zubietako errebote plaza.

Neurketa: Zubieta-Endaiarrak.

Orain arteko emaitzak

2016/09/18: Senpere 0-13 Zubieta

2016/09/25: Noizbait 2-13 Zubieta

2016/10/02: Zubieta 13-2 Txost

Sailkapena

1-Zubieta.

2-Noizbait.

3-Senpere.

4-Txost.

Txapelketaren berri, hemen: Gipuzkoa Pilota

Buruntzaldeko Ibilbideen 9. Eguna igandean

Andoain, Lasarte, Urnieta eta Usurbil lotzen dituen bide sarea badugu. Beste kontu bat da, ia lotuneok ezagutzen ote ditugun. Horretara, bideok ezagutu eta bailarako paisaia eta txokoez gozatzeko gonbita luzatzen digute eskualdeko udalek beste behin iganderako, urriaren 23rako antolatu duten Buruntzaldeko Ibilbideen 9. Egunean. Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, kantinplora bat jasoko du opari. Andoain-Usurbil ibilbidea, bietako edozein norabidean eginez gero kantinplora bat lortuko da baita.

Amaieran, norbere herrira itzultzeko autobus zerbitzua izango da. “Zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da”, ohartarazi dute. Informazio gehiago buruntzaldea.eus ataria jaso dezakezue. Bertan, ekimen honen nondik norako guztien berri jasotzen duen app bat jaitsi dezakezue mugikorrerako.

Eguna: urriak 23, igandea.

Ordutegia: 09:00-14:00.

Tokia: Buruntzaldea.

Zehaztasunak: "Buruntzaldeko Ibilbideen Egunean Buruntzaldea eskualdea eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko".

Oharrak: "Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den kantinplora bat jasoko du opari. Salbuespena Andoain-Usurbil ibilbidea da, bietako edozein norabidean eginez gero kantinplora lortuko baita. Amaieran, norbere herrira itzultzeko autobus zerbitzua izango da. Zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da”.

Ibilbideak:

-Andoain-Lasarte-Oria: ibilbide urdina eta urre zaharra; 7,9 kilometro; oinez egitekoa, mendiko oinetakoak beharrezkoak.

-Andoain-Urnieta: ibilbide urdina eta berdea; 4,8 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.

-Andoain-Usurbil: berdea eta laranja; 14,9 kilometro; oinez egitekoa, mendiko oinetakoak beharrezkoak.

-Lasarte-Oria-Urnieta: ibilbide urre zaharra eta berdea; 3,9 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.

-Lasarte-Usurbil-Aginaga (Santuenetik barrena, Mapileraino): urre zaharra eta laranja; 9 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.

Kontrolak eta anoa (argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko):

-Usurbilen: Santueneko auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan, Mapil inguruan.

-Andoainen: udaletxe azpian.

-Lasarte-Orian: San Pedro elizaren ondoko plazan.

-Urnietan: udaletxe azpian.

Autobus zerbitzua:

Aginaga, Espaldiko gasolindegia: 12:00, 13:00, 14:00.

Usurbil, San Inazioko biribilgunea: 12:07, 13:07, 14:07.

Lasarte-Oria, Dorretxeko biribilgunea: 12:15, 13:15, 14:15.

Andoain, Goiko plazaren atzealdea: 12:30, 13:30, 14:30.

Urnieta, Kioskoko geltokia: 12:40, 13:40, 14:40 (bukaera).

Informazio gehiago: buruntzaldea.eus (bertan jaitsi dezakezue, ekimen honi buruzko informazioa eskaintzen duzuen mugikorretarako app berria).

Antolatzailea: Buruntzaldeko Udal eta Kirol Patronatuak.