Kontzertu gaua 23:00etan hasita, Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 22a, 09:30

4 urte bete dituen Usurbilgo Gaztetxeak, urtemugari loturiko ekimen gehiago iragarri ditu. Oraingoan, kontzertu gaua larunbat honetan, urriak 22. Gaueko 23:00ean hasita, bi musika talde gonbidatu dituzte, Alkartasuna Kooperatibaren egoitza ohira:

Eguna: urriak 22, larunbata.

Ordua: 23:00.

Tokia: Usurbilgo Gaztetxea.

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.

Parte hartuko duten taldeak:

"Perras Salvajes"

"Perras Salvajes talde madrildarrak punk&roll eta crust doinuak dakartza, gorrotoz betetako emakume ahotsarekin".

"Bakounine"

"Bakounine taldea Bretainiatik datorkigu, La Rouille-ko landa guneko Rawpunk bortitza. Gordina bezain zuzena, dantza eroan jarriko gaituzte!!!".