Puntualtasun handiz eta normaltasun osoz abiatu dute Aginagako frontoian, Erraustegia Erabakia herri plataformak asteburu honetarako deitu duen herri galdeketa. Ondoko irudietan dituzue bozka eman duten lehen herritarrak. Lehenengo bi irudiotan, galdeketan parte hartu duten lehen aginagar eta zubietarra duzue.
Arratsaldeko 20:00ak arte, mugimendua izan dute Aginagan. Aginagarrez gain, herriko beste txokoetatik joandako hainbat herritar izan dira erraustegiaz duten iritzia ematen. 154 lagun guztira. Bihar, larunbata, 09:00-14:00 artean Santueneko frontoian eta 16:00-20:00 artean Zubietako Kaxkapen izango duzue erraustegia egitea nahi duzuen edo ez erabakitzeko aukera. Bi hautetsontzi jarriko dituzte; bat zubietarrentzat eta bestea gainerako herritarrentzat. Boto-paper eta gutunazalak ere bertan dituzue. Ez ahaztu zuen identifikaziorako agiriren bat eramateaz.
Gerturatu, asteburuan zehar auzoetan edo igandean Kaxkoan egokituko diren hautes mahaietara. Hautatu bi bozka paperetako bat, gutunazalean sartu eta hautesontzira gerturatu. Bertan, boluntario lanetan jardungo duten herritarrak egongo dira. Haien eskutik jasoko dituzue behar beste argibide.
Mahaian dauden boluntarioiei nortasun agiria edo dokumentazioa erakutsi, eta lehendik ez dugula bozkatu egiaztatu ostean, botoa hautetsontzian sartu ahalko dugu.