Erraustegia Erabakia Herri Plataformak ezagutzera eman dituen parte hartze datuen arabera, 548 herritarrek bozkatu dute jada, erraustegiari buruzko herri galdeketan. 354 usurbildarrek eta 194 zubietarrek parte hartu dute. Auzokako datuak ere argitara eman ditu herri plataformak, Aginagako, Santueneko eta Zubietako parte hartze datuak. Honatx behin behineko datuok xehetasun gehiagorekin:
Bozkatu duten usurbildarrak | Bozkatu duten zubietarrak | Guztira | |
Aginaga (frontoia) | 146 | 8 | 154 |
Santuenea (frontoia) | 174 | 13 | 187 |
Zubieta (Kaxkape) | 34 | 173 | 207 |
Kaxkoa (Askatasuna plaza) | Igandea 09:00-20:00 | ||
Guztira | 354 | 194 | 548 |