Jendea hitza hartzeko gogoz eta ilusioz dela nabari da. Atzo Aginagan eta gaur goizean Santuenean gertatu moduan, larunbat arratsalde honetan ere Zubietako Kaxpape egoitzan erraustegiaz herritarrei galdetzeko egokitu duten gunea zabaldu bezain laster hasi dira herritarrak erraustegiaz duten iritzia agertzen. Erraustegia Erabakia Herri Plataformak asteburu honetarako antolaturiko herri galdeketan parte hartzen hasi dira bozkalekua ireki eta berehala. Gogoan izan, arratsaldeko 20:00ak arte eman erraustegiaz duzuen iritzia Kaxkapen, Usurbilen edota Zubietan erroldaturiko 16 urtetik gorako herritarrek. Irudioan bildu dugu, bozkatzeko gunearen irekiera. Zubietako Eskola Txikiko zuzendariak kendu die zigilua hautetsontzei: