Saizar Sagardotegian larunbat eguerdi honetarako antolatua zuten bazkaritarako aurrez 150 txartel saldu zituzten, sarrerak agortu eta gehiago eskuragarri jarri beharrean aurkitu ziren antolatzaileak. Bistan denez, harrera ezinhobea izan du Usurbil F.T.-k atzoko eta gaurko jokalari, entrenatzaile, guraso, zuzendaritzako kide eta zaletuei, gaurko 40. urtemuga festa handian parte hartzeko luzaturiko gonbita.
200 bat lagun bildu dira bazkaritarako Saizar Sagardotegian. Atarian, taldeko argazki erraldoia atera dute. Barruan, Usurbil F.T.-ko lehendakariak omendu dituzte aurreskua dantzatuz, eta oroigarriak banatuz. Arratsalde partera arte luzatzekoak ziren festa, Dj Larraren emanaldiarekin.
Atzoko eta gaurko Usurbil F.T.-ko kideak bildu eta oroitzapen asko berritzeko aukera ederra gaurkoa. Zorionak!