17:00etarako 1.845 bozka bildu dira, erraustegiari buruzko galdeketan

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 23a, 18:09

Parte hartze datuak eguneratu ditu Erraustegia Erabakia Herri Plataformak. Sare sozialen bidez berri eman dutenez, igande arratsaldeko 17:00etarako 1.845 lagunek bozkatu dute jada erraustegiari buruzko herri galdeketan. 16 urtetik gorako 5.312 zubietar eta usurbildarrek dute bozka eskubidea galdeketa honetan. Datuok aintzakotzat hartuta, %35eko parte hartzea izan du galdeketak, igande arratsaldeko 17:00ak arte. Gogoan izan, 20:00ak arteko epea duzuela Askatasuna plazara gerturatu eta erraustegiaz duzuen iritzia azaltzeko.

Auzokako datuak

Erraustegia Erabakia Herri Plataformak ezagutzera eman dituen parte hartze datuen arabera, 548 herritarrek bozkatu zuten ostiral eta larunbatean, erraustegiari buruzko herri galdeketan. 354 usurbildarrek eta 194 zubietarrek hain zuzen. Auzokako datuak ere argitara eman ditu herri plataformak, Aginagako, Santueneko eta Zubietako parte hartze datuak. Honatx behin behineko datuok xehetasun gehiagorekin:

Bozkatu duten usurbildarrakBozkatu duten zubietarrakGuztira
Aginaga (frontoia)1468154
Santuenea (frontoia)17413187
Zubieta (Kaxkape)34 173 207
Kaxkoa (Askatasuna plaza)Igandea 09:00-20:00
Guztira354194548