Erraustegiaren inguruko herri galdeketan, 2.317 herritarrek eman dute bozka. Partehartze orokorra %43,6koa izan da. Eta bozka eman dutenen %97,9ak erraustegiari ezezkoa esan dio.
Usurbilen asteburuan egin den herri galdeketari buruzko emaitzen berri eman ondoren, balorazio txiki bat egin zuen Erraustegia Erabakia herri plataformak. Albiste honi atxikitako bideoan duzue.