Erraustegiaz ariko dira, Usurbilgo Udalak astearte honetarako, urriaren 25erako arratsaldeko 18:00etan deitu duen hilabete honi dagokion osoko ohiko bilkuran. Erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratua auzibidean errekurritzeko dekretua berretsi edo ez erabaki beharko du udalbatzak. Bestelako gaientzako tartea ere izango da gaurko plenoan. 2017ko zerga-ordenantzaz eta taxi-tarifa berriez, edota udal langileen lan baldintzez jardungo dute:
Eguna: urriak 25, asteartea.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai zerrenda:
1-2016ko irailaren 27ko ohiko plenoko aktaren onespena.
2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko irailaren 19tik urriaren 14ra (2016/0889-2016/0968).
3-2016/0995 dekretua berrestea: Erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratua auzibidean errekurritzea.
4-2017. urterako Usurbilgo herri barruko taxien tarifa berriak onartzea.
5-2017ko zerga-ordenantzak behin behingoz onartzea.
6-Usurbilgo Udaleko Langileen Lan-Baldintzak Arautzen dituen Akordioa (2016-2019) onartzea.
7-Galdera-eskaerak.