Erraustegiaren aurkako aldarrikapen eta festa eguna, larunbatean Hernanin

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 26a, 11:51

Erraustegiaren aurkako hitzordu berri bat larunbat honetan, urriak 29. Kasu honetan, Hernanin. Aldarrikapen festa izango da honakoa, martxa batekin abiatuko dena eguerdian; Plaza Berritik, FCC eta GHK-ren egoitzetara. "Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Zubietako erraustegiaren eraikuntza laster esleitzeko asmoa duela eta, haren egoitzaraino protesta-martxa egingo da, Plaza Berritik 12etan abiatuta. Martxa zaratatsua izango da; beraz, parte-hartzaileei zarata ateratzeko era guztietako tresnak eramatea eskatzen zaie. Erraustegiaren gaia oso serioa den arren (azken batean gipuzkoarron osasuna dago jokoan), larunbatean ez da umorea falta izango. Izan ere, martxa GHKren aurrean parodia batekin bukatuko da. Martxan zehar, FCCko egoitzetako bat bisitatuko da. FCC erraustegia eraikitzeko eta kudeatzeko eskaintza egin duten enpresetako bat da. FCC bisitatuz, diru trukean gipuzkoarron osasuna (eta poltsikoa ere) arriskuan jartzeko prest dauden enpresak salatu nahi dituzte Erraustegiaren kontrako Mugimenduak eta Gipuzkoa Zutik ekimenak", berri eman dute antolatzaileek.

Martxa amaitu ostean, Erraustegiaren Zorraren Festa ospatuko da Hernanin, egun osoan zehar. Segidan duzue egitarau osoa. Antolatzaileek astearte arratsaldean Hernaniko Ezkiaga plazan egin zuten batzarrean bideratu zituzten larunbaterako prestaketa lanak eta ondoko taldeko irudia atera zuten.

Irudia: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.

Urriak 29, larunbata

12:00 Arduradunen martxa alaia Hernaniko Plaza Berritik, FCCko eta GHK-ren egoitzetara (ekarri tresna zaratatsuak).

14:00 Herri bazkaria.

Ondoren:

-Bertsoak: Ane Labaka eta Maider Arregi.

-Poesia musikatuak: "Pobresiak".

-Umeentzat jolasak eta margoketa tailerra.

-Kontzertuak: DJ Miau, Morau eta Duo D´Oporto.

Antolatzaileak: Gipuzkoa Zutik eta Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.

Gipuzkoa Zutik

Facebook: Gipuzkoa Zutik

Twitter: @GipuzkoaZutik