2017ko taxi tarifetan ere, igoerarik ez

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 26a, 09:39

2017rako taxi-tarifak onartu ditu Usurbilgo Udalak. Aho bateko babesa eman zien udalbatzak, astearte arratsaldean eginiko osoko ohiko bilkuran. Ez da gorabeherarik izango, urte berrian taxia baliatzeagatik ordaindu beharko den diru kopuruan. Alegia, 2017ko taxi tarifak aurtengo eta azken 3 urteotako berak izango dira, 2013az geroztik ez baita igoerarik aplikatu.

Erabaki honek ez du soilik udalbatza osoaren babesa, baita eskualdean lanean dauden bi taxi elkarteena ere. Taxi elkarteok proposatzen baitituzte urte berrirako tarifak eta aurten ere bere horretan uzteko nahia agertu dute.

Udalbatzak atzo hartutako erabakia, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari, herriko taxi titularrei, bi taxi elkarteei (G. TAXI eta AGITAX elkarteei), Foru Aldundiko Garraio Departamenduari eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Departamenduko arduradunari helaraziko zaio.

2017ko taxi zerbitzuko tarifak

Tarifa 1 (lanegunetan, 7:00-22:00 artean):

Gutxiena: 5,12.

Egindako kilometroak: 1,0885.

Itxaronaldia, orduko: 20,8880.

Tarifa 2 (egunero, 22:00-07:00 artean; larunbat, igande, jai egun eta abenduaren 24 eta 31n, 7:00-22:00 artean ere bai)

Gutxiena: 6,1028.

Egindako kilometroak: 1,7436.

Itxaronaldia, orduko: 32,8274.