Zubeldiatarren aldeko bilguneak azaroaren 19rako antolatu du urte garai honetan egin ohi duen bazkaria, Aginaga Sagardotegian. Txartelak aurrez eskura ditzakezue Txiriboga tabernan 28 eurotan, azaroaren 17ra arte.
1952an jaiotakoen bazkaria
Abenduaren 4an Saizar Jatetxean. Izena emateko deitu aldez aurretik, azaroaren 22a baino lehen, 943 361 380 telefono zenbakira. “Animatu!”, luzatu dute gonbita.
1972an jaiotakoen bazkaria
Azaroaren 19rako antolatu dute otordua. Kirkilla jatetxean bilduko dira. Bertaratu nahi dutenek, aurrez eman beharko dute izena, azaroaren 10a baino lehen. 40 euroko ordainketa egin beharko da, kontu zenbaki honetan: ES38 0182 6043 2102 0151 4132 (BBVA). “Ordainketak egiterakoan ez ahaztu izen abizenak adierazteaz”, ohartarazi dute.
1973an jaiotakoen bazkaria
Azaroaren 19an bilduko dira bazkaritarako Atxega Jauregian. Lehenago, 13:00ean jarri dute Bordatxo tabernan, biltzeko hitzordua. Izen emateko deitu 653 734 377 telefono zenbakira (Juan Mari), idatzi whatsapp mezu bat 647 973 854 zenbakira (Aitziber), edo email bat usurbil73@gmail.com helbidera, azaroaren 14a baino lehen. “73. uzta hoberena… animatu!”, luzatu dute gonbita.