Aitzaga Elkarteak 21. Artisautza Azoka antolatu du azaroaren 1erako. Denetariko 30 bat artisau postu bilduko dira frontoian. Postuetatik barrena osteratxoa eta erosketak egin, eta hamaiketako goxo askoa dastatzeko aukera izango da, herriko talogile taldearen eskutik. Bitxigintza, larrugintza, harriak, ukenduak, keramika, otargintza, egur lanketa... denetariko postuak izango dira. Guztia, azaroaren lehenean, goizeko 11:00etan hasita pilotalekuan.
Herriko tabernen auzia: “Oraindik nola gauzatuko den ikusteke dago”
21. Artisautza Azokako antolatzaileak ditugu Aitzaga Elkartekoak. Herriko tabernen auzian da Aitzaga. “Aitzagak Madrilgo epaitegiek duela urtebete hartutako ebazpena ozen salatzen du, bere elkartearen eta beste 100 bat elkarteren lapurreta legala baino ez zilegia bideratzen baitu, oraindik nola gauzatuko den ikusteke dagoen arren”, gogorarazi dute Aitzaga Elkartetik.
21. Artisautza Azoka
Eguna: azaroak 1, asteartea.
Ordutegia: 11:00etan hasita.
Tokia: frontoia.
Zehaztasunak: "Aurtengoa XXI. Artisau Azoka izango da. Frontoian hogeita hamar postu izango dira: bitxigintza, larrugintza, egur lanketa, zeramika, otarregintza, metalgintza... Baserri giroko azoka ere egingo da, eta txorizo eta taloa jateko aukera izango da".
Antolatzailea: Aitzaga Elkartea.