Endika Abril Errebote Txapelketako zubietarren finalerdia, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 28a, 09:03

Erreboteko neurketa garrantzitsua Zubietan, eskubaloia Oiardo Kiroldegian, eta futbola Haranen. Kirol jardunak etenik ez du izango, zubi eta guzti, askorentzat ohi baino luzeagoa izango den asteburu honetan:

Endika Abril Errebote Txapelketako Zubietako finalerdia

Euriagatik bertan behera utzi zuten urriaren 23an Zubietan jokatzekoa zen Endika Abril Errebote Txapelketako finalerdia. Eguraldiak berriz oztopatzen ez badu behintzat, igande honetan, urriaren 29an jokatuko da. Aurreikusia zegoen ordu eta lekuan; 11:00etan Zubietako errebote plazan. Gogoan izan, etxekoak ikusi ahalko ditugula lehian. Zubietarrak, Endaiarrak taldekoekin lehiatuko dira. Neurketa irabazten duena, final handirako sailkatuko da.

Futbola Haranen

Urriak 29, larunbata

12:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Santo Tomas Lizeoa K.E. “B”

16:00 Erregional mutilak: Usurbil F.T.-Santo Tomas Lizeoa K.E. “B”

Urriak 30, igandea

10:30 Futbol Eskola alebinak 2006: Usurbil F.T.-Lehengokoak-Sanse

Eskubaloia Kiroldegian

Urriak 29, larunbata

10:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Elgoibar

11:15 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi D Usurbil-C.B. Urola B

12:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Aloña Mendi K.E.

17:15 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Elgoibar

19:30 Senior neskak, Zilarrezko Ohorezko Maila: Usurbil K.E.-BM Muskiz

Urriak 30, igandea

11:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Elgoibar

Eskubaloia, Euskal Selekzioa

Azaroak 1, asteartea

11:30 Gizonezko infantilen euskal selekzioaren entrenamendu saioa, Getxoko Fadura Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Eneko Furundarena Maiz deitu dute hitzordura.

11:30 Gizonezko kadeteen euskal selekzioarekin entremendu saioa, Arrasateko Iturripe Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Julen Nazabal Aisa deitu dute hitzordura.

11:30 Emakumezko jubenilen euskal selekzioaren entrenamendu saioa, Eibarko Unibertsitate Laboralean. Usurbil K.E.-ko kide Estitxu Berasategi Eizagirre eta Anne Irazabal deitu dituzte hitzordura.