Euskal presoen eskubideen alde, elkarretaratzea 20:00etan Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 28a, 10:04

Urriko azken ostirala gaur. Euskal preso, iheslari eta haien senideen eskubideak errespetatuak izan daitezen exijitzeko mobilizatzeko eguna dugu gaurkoa. Elkarretaratzea deitu du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak, arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan, besteak beste, bi herritar presoren, Olatz Lasagabasterren, Patxi Urangaren eta haien senideen eskubideen alde. Abuztu amaierara arte, Xabier Aranburu euskal presoaren etxeratzea eskatzeko aldarrigunea ere bazen mobilizazio hau. Dakizuenez ordea, irailaren 13an aske utzi zuten aginagarra.