Hemen da, kantu zaleena izan ohi den urriko azken larunbata. Kantu-jira deitu dute ohi bezala, urriaren 29rako. 19:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik eta Kaxkoa girotuko dute kantuz, afal ordura arte. Gogoan izan bestalde, asteartero biltzen direla entseguetarako, 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolako kantu gelan.
Larunbat honetako hitzordura itzuliz, kantu-liburuxka berriekin plazaratuko dira Kantu Taldekoak. Eskuragarri dituzue 5 eurotan NOAUA! K.E.-ren egoitzan. 20. urtemugari lotuta azaroaren 4tik 13ra antolatu dugun Kulturaldiaren baitan aurkeztuko du Kantu Taldeak, argitalpen berritua. Azaroaren 11rako deitua dagoen kantu-jira eta bertso-kantu-afariaren baitan:
Azaroak 11, ostirala
19:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik.
21:00 Kantu-bertso-afaria Artzabal jatetxean.
Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Jexux Mari Irazu.
Txartelak: 20€ (Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan).
Menua: Aperitiboa, Entsalada epela, Bakailuz beteriko piperrak, Txerri azpizun brotxeta, Brownia, Kafea eta Edaria.
"Kantu eta bertsozaleok galdu behar ez dugun hitzordua. Kantu Taldekoen eskutik, kalez kale girotuko duen kantu-jira lehenik Kaxkoan zehar. Segidan, kantu eta bertso afaria, lagun arte giro goxoan Artzabal jatetxean. Kantu Taldeak kantu-liburuxka berria aurkeztuko du".