ZER GALTZEKO PREST ZAUDE?

JuanjoLertxundi 2016ko urriaren 29a

Irabazi nahi baduzu, jolastu beharra daukazu eta jolastean, galtzeko arriskua daukazu. Arriskurik gabe ez dago paradisurik. Pertsona baten pentsamoldea irabazlea edo konformista dela jakiteko, ikusi besterik ez dago zer galtzeko prest dagoen. Beti ezin da salto egin sarearekin.

Hausnarketa:

Nire ametsak, helburuak lortzeko, zer galtzeko prest nago?