Azaroaren 5ean, Andatzakoekin batera Errioxara joateko aukera

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 29a, 18:18

Azaroaren 5ean, Arabako Errioxa aldean ibiliko dira Andatzako kideak. “Urizaharra-Bastida ibilbidea egingo dugu. Ondoren bazkaria, Eskuernagako Candido Besa upategian egingo dugu”. Beste irteeretan bezala, izena emateko aukera dago. Hori bai, izena emateko epea astelehenean amaituko da.

-Abiatzeko hitzordua: 07:00etan, Oiardo Kiroldegitik.

-Ibilbidea: 13,5 km. “Urizaharra-Bastida ibilbidea egingo da. Ondoren bazkaria, Eskuernagako Candido Besa upategian egingo dugu”.

-Joan etorria: autobusez.

-Izen ematea: azaroaren 1a baino lehen, 40 euroko ordainketa egin (garraioa eta otordua barne), Andatza M.K.T.-koen kontu zenbakiotako batean: Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

 

Oharrak

-Plaza mugatuak, “jatetxeko tokiaren arabera, 30 plaza”.

-”Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean”.

andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.