Herriko txoko ederren bila

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 31a, 14:19

Hurbilago Elkarteak, Usurbilgo irudiekin apaindu nahi ditu herriko dendak eta establezimenduak. “Usurbilgo txokorik eder eta berezienen” argazki lehiaketa antolatu du horretarako. Argazkilari amateur zein profesionalei zuzendua dago txapelketa. Bi kategoriatan banatuko dute ekimena, 4-16 urte arteko haur eta gazteek eta 17 urtetik gorako helduek parte har dezaten.

- Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahalko ditu; Usurbilen eginiko argazkia izan beharko du (argazkiaren tokiko helbidea eta deskribapena adierazi).

- Argazkiak aldez aurretik argitaratu gabea izan behar du, urriaren 1etik azaroaren 15era arteko tartean eginikoa; argazkiko edukien erantzule bakarra argazkia aurkeztu duenarena izango da. “Identifika daitezkeen pertsonak agertzen diren argazkien kasuan, lehiakideek per–tsona horien baimena izan beharko dute. Pertsona horiek bere irudiaren erabilera baimendu badute, Hurbilagok baimen hori eskatzeko eskubidea izango du”, ohartarazi dute Hurbilago Elkartetik.

- Argazkiak azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira, Ivan Perez argazkilariaren establezimenduan; Bordaberri 3, 2. lokala.

- Saria, haur eta gazteen kategorian: Fujifilm XP90 argazki kamera.

- Saria, helduenean: Canon 760D + 18-55 mm EF-S IS STM kamera.

- Saria, Argazkiak herriko saltokietan jarriko dira ikusgai.

- Argibide gehiagorako: hurbilago.com / Facebook: Hurbilago.