Orain arte eginiko lanketa borobiltzeko, “Kale Irekiak” espazio publikoa berrantolatzeko Usurbilgo Udalak antolaturiko partaidetzazko prozesuaren batzarra asteazken honetan, azaroaren 2an, 18:30etan Potxoenean. "Aurreko egunetako lan-saioetan sortu eta aztertutako materialean oinarrituta konponbideak, hobekuntzak eta aldaketak proposatuko ditugu; herritarron bizitza atseginagoa eta errazagoa izan dadin lagunduko dutenak. Zeuk ere baietz proposamenen bat izan? Animatu parte-hartzera!".
Gaurko saioarekin amaituko da, parte hartze prozesu honen fase hau. Jasotako ekarpenekin Plan Zuzentzaile bat osatuko du Urak bide Arkitektura Taldeak. Datorren otsailean jendaurrean aurkeztu eta berriz ere herritarrek ekarpenak egiteko aukera izatea aurreikusten da.
Hurrengo saioen egutegia
Azaroak 2, asteazkena
18:30 Batzarra Potxoenean: "Aurreko egunetako lan-saioetan sortu eta aztertutako materialean oinarrituta konponbideak, hobekuntzak eta aldaketak proposatuko ditugu; herritarron bizitza atseginagoa eta errazagoa izan dadin lagunduko dutenak. Zeuk ere baietz proposamenen bat izan? Animatu parte-hartzera!".
Otsailean...
Plan Zuzentzailea egingo da eta "espazio urbanoaren inguruan proposatu dituzuen aldaketak aurkeztu eta herriarentzat lehentasuna dutenak zeintzuk diren erabakiko dugu orduan".
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.