NOAUA!ren 20. urtemuga, ostiralean abiatuko den Kulturaldiko erdigunean

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 2a, 12:24

Ruper Ordorikaren kontzertua, Xabi Solanorekin hitzaldi-solasaldia, kantu-jira eta kantu-bertso-afaria, "Non gaude?" antzezlana, Garazi Kamio eta Susana Cencilloren errezitaldia, Orbeldi Dantza Taldekoen emanaldia... Ekitaldiz ederki hornitua dator NOAUA! Kultur Elkarteak azaroaren 4tik 13ra antolatu duen Kulturaldia.

Kulturaldi berezia aurtengoan; NOAUA!k 20 urte bete baitzituen maiatzean. Kulturaldi honetan ere islatuko da urtemuga berezia, Sutegiko aretoan ikusgai izango dugun erakusketaren bidez, baita ziklo honen hasieran proiektatuko dugun dokumental bati esker ere.

Sarrera behar duten ekitaldietarako txartelak, eskuragarri dituzue jada. Segidan zehatz mehatz, Kulturaldirako osatu dugun eskaintza:

NOAUA! K.E.-ren 20. urtemugako Kulturaldia

Azaroak 4, ostirala

18:30 NOAUA! K.E.-k 20 urte erakusketaren irekiera Sutegiko aretoan. Bideo emanaldia, panelak, bazkidetza tramitatzeko aukera…

20 urte bete ditu NOAUA! Kultur Elkarteak. 20 urteotan, hamaika gertakari, istorio bizi izan ditu herri honek eta horren lekuko zuzena izan da NOAUA!. Bi hamarkada hauetako hainbat bizipen oroitzeko aukera izango dugu Sutegiko aretoan antolatu dugun erakusketan. Bazkidetza tramitatzeko aukera izango da bertan.

Noiz: azaroaren 7, 8, 9, 10 eta 11n: 18:00-20:00. Azaroaren 12an eta 13an: 12:00-14:00.

19:00 NOAUA! K.E.-k 20 urte! bideo proiekzioa Sutegiko auditorioan. 

Aurtengo maiatzean NOAUA! Kultur Elkarteak 20 urte bete ditu. Urtemuga berezi hau ospatuz ekingo diogu Kulturaldiari, bi hamarkada hauetako NOAUA! K.E.-ren historiari errepaso txiki bat emango dion bideo proiekzioarekin.

19:30 Orbeldi Dantzan, Sutegiko auditorioan.

Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeak, euskal dantza tradizionalen emanaldi erakargarri bat eskainiko du. “Aurtengo maiatzean Zuberoako Urdiñarben ospatu zen Musikaren Egunean eskaini genuen ekitaldi hau eta herritarrean aurrean plazaratu nahi dugu. Probintzia ezberdinetako dantzak eskainiko ditugu, dantzak jaso ditugun modu berean eskainiaz”. Animatu eta etorri emanaldia ikustera!!!

Sarrerak: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 1€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

Antolatzaileak: Orbeldi Dantza Taldea eta NOAUA! K.E.

Azaroak 5, larunbata

20:00 Errezitaldia Sutegiko auditorioan: "Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar".

Sarrera: doan.

Zehaztasunak: Emakumeen Egunaren karietara, 2016ko apirilean estreinatu zen "Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar". Alkizako Amañili elkartearen eskariz sortu zen emankizuna da eta, funtsean, musikaren historian zehar ibilbide xume bat egitea du helburu.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.

Azaroak 7-13

Ordutegia: azaroaren 4an, 18:30etan irekiera. Azaroaren 7tik 11ra, 18:00-20:00 artean/ azaroaren 12an eta 13an: 12:00-14:00 artean.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Zehaztasunak: "20 urte bete ditu NOAUA! Kultur Elkarteak. 20 urteotan, hamaika gertakari, istorio bizi izan ditu herri honek eta horren lekuko zuzena izan da NOAUA!. Bi hamarkada hauetako hainbat bizipen oroitzeko aukera izango dugu Sutegiko aretoan antolatu dugun erakusketan. Bazkidetza tramitatzeko aukera izango da bertan".

Azaroak 10, osteguna

19:30 Hitzaldi-solasaldia Sutegiko auditorioan: Xabi Solanorekin, "Bere ibilbidea musikan".

Zehaztasunak: "Azaroaren 10ean, Usurbila etorriko da bere musika ibilbidea azaldu eta zuen galderak erantzutera. Baita berak oso ongi dakiena egitera ere, bere instrumentuekin bere musikaz gozatzeko aukera ere izango dugu Sutegin. 20 urteak zuekin guztiokin ospatu nahi ditugulako, gonbidatuak zaudete denok!!!".

Azaroak 11, ostirala

19:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik.

21:00 Kantu-bertso-afaria Artzabal jatetxean.

Bertsolariak: Amaia Agirre eta Jexux Mari Irazu.

Txartelak: 20€ (Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan).

Menua: Aperitiboa, Entsalada epela, Bakailuz beteriko piperrak, Txerri azpizun brotxeta, Brownia, Kafea eta Edaria.

"Kantu eta bertsozaleok galdu behar ez dugun hitzordua. Kantu Taldekoen eskutik, kalez kale girotuko duen kantu-jira lehenik Kaxkoan zehar. Segidan, kantu eta bertso afaria, lagun arte giro goxoan Artzabal jatetxean".

Azaroak 12, larunbata

20:00 "Non gaude?" antzezlana Sutegiko auditorioan:

Zehaztasunak: "AJE trilogiaren hirugarren zatia duzue honakoa. Aurrekoak, “Greban gaude” eta “Prest gaude!” izan ziren. Oraingoan non gauden ere ez dakigu!".

Sarrerak: 7€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 5€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

Azaroak 13, igandea

19:00 Ruper Ordorika eta bere luxuzko "mugalarien" kontzertua Sutegiko auditorioan.

Zehaztasunak: Ruper Ordorika diskoa labetik atera berri-berritan helduko zaigu Usurbilera. Guria Ostatuan izeneko disko berritik zenbait kantu lehenengoz aurkezteaz gain, bere ibilbide oparoan sortutako beste hainbat kantu eraberrituko ditu, ezbairik gabe. Bere luxuzko “mugalariekin” agertuko da Ruper, ohi bezala: Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta biolina); Hasier Oleaga (bateria); eta Lutxo Neirarekin (baxua).

Sarrerak: 10€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.