Zumarraga eta Urretxuko Arcelor Mittal enpresako langileen errealitate latza, Sutegiko auditoriora dakar ostiral honetan, azaroak 4, Matrakak Usurbilgo Talde Feministak. Lantegi honekin, modu batean edo bestean lotura duten emakumeen lekukotzak hain zuzen, dokumental formatuan. "Altzairuzko emakumeak" izena du ikus-entzunezkoak. Duela gutxi aurkeztu zuten dokumentala Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Aurkezpen ekitaldi hari lotutako bideoa atxikia duzue albiste honi.
Bi egun barru ikusi ahalko dugun dokumentala, jende askori eragin dion errealitate baten ondorio dela gogorarazten dute. "Hori da benetan ahaztu behar ez duguna, hor dagoen errealitatea", adierazi zuten aurkezpen ekitaldian. Matrakek Sutegin proiektatuko duten dokumentalak emakumeen ahotsak dakartza. "Zumarragako Arcelor Mittal enpresako langileen emazte, ama, arrebek talde hau osatu zuten beraiek ere itxieraren aurka borrokatzeko. Dokumentalean emakume hauen testigantzak entzuteko aukera izango da". Hitzordua, ostiral honetan, azaroak 4, gaueko 22:00etan Sutegiko auditorioan.