Errigoraren otarrak eskatzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 3a, 07:24

Azaroaren 8ra arteko epea duzue, Nafarroa hegoaldeko tokiko produktuen ekoizpena eta euskalgintza sustatzen laguntzen duen elkartasun kanpaina honetan parte hartzeko. Ederki hornituriko bi saski dituzue aukeran:

ErrigoraGo kanpaina berria

Epea: urriak 24-azaroak 8.

Eskaerak egiteko lekua: NOAUA! K.E., Aitzaga, Artzabal, Aizpurua Okindegia, Bordatxo, Kaffa, Txiriboga eta Lizardi.

Bi produktu otar aukeran:

-Saski beltza: oliba-olio birjina, mahats-zukua, potxak, melokotoi-marmelada, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper mama, zainzuri estra lodiak, orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa. Prezioa: 50 euro.

-Saski zuria: txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibada, pikillo-saltsa, zainzuri estra lodiak, orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa. Prezioa: 50 euro.

Informazio gehiago: errigora.eus edo NOAUA!n (943 360 321).

Ametsak

Hainbat herritarren ahots bildu ditu Errigorak, elkartasun kanpaina honi begira. Batetik, "orain hamarkada batzuk Nafarroa hegoaldean piztutako euskararen lehen loraldiko protagonisten ametsak dakarzkizugu". Bestetik, "bigarren spotean zerumuga berriak amestu nahi izan ditugu, Nafarroa hegoaldean euskararen bigarren loraldia ekarriko duten protagonisten eskutik". Honatx bi bideook:

Ametsak 1

Ametsak 2

Irudia eta bideoa: errigora.eus