Eguraldiak baldintzatu dezake asteburuko kirol agenda. Endika Abril Errebote Txapelketako final handia jokatzekoak dira zubietarrak igande goizean Villabonan, beti ere giro txarrak zapuzten ez badu behintzat. Larunbatean futbola izango dugu Haranen, eskubaloi neurketak Oiardo Kiroldegian, eta Andatza M.K.T.-koak Urizaharra-Bastida mendi irteerara doaz. Honatx zehaztasun gehiagorekin, astebururako aurreikusia dagoen kirol agendaren berri:
Zubieta, Endika Abril Errebote Txapelketako finalean
Orain bai, zubietarrek inoiz baino eskurago dute Endika Abril Errebote Txapelketako garaipena. Orain arteko partida guztiak irabazi ostean, tartean baita asteburuko finalerdia ere, final handirako sailkatu baitira. Eguraldiak oztopatu eta atzerarazten ez badu behintzat, igande honetan bertan, azaroaren 6an jokatuko dute azken neurketa, finalaurrekoetatik sailkatu diren Luzaz Gazte taldekoen aurka. Igande goizeko 11:00etan izango da, Villabonako plazan.
Orain arteko emaitzak
2016/09/18: Senpere 0-13 Zubieta
2016/09/25: Noizbait 2-13 Zubieta
2016/10/02: Zubieta 13-2 Txost
2016/10/30: Zubieta 13-5 Endaiarrak
2016/11/06: Zubieta ?-? Luzaz Gazte
Txapelketaren berri, hemen: Gipuzkoa Pilota
Futbola Haranen
Azaroak 5, larunbata
09:15 Alebin mutilak:
Udarregi 6A-Udarregi 6B
Udarregi 5B-Urnieta 5B
10:30 Infantil neskak:
Usurbil A-Amara Berri
Usurbil B-Amaikak Bat B
11:45 Infantil mutilak:
Usurbil-Danena B
16:00 Erregionalak:
Usurbil F.T.-Iluari F.K. "B"
Eskubaloia Kiroldegian
Azaroak 5, larunbata
10:00 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Hernani A
10:00 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5A-Urnieta 5
11:15 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Aiala E
12:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Amenabar D
15:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-GF Zuazo
17:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-GZ Zuazo
19:30 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-CD Bidasoa Irun
Urizaharra-Bastida mendi irteera
Eguna: azaroak 5, larunbata.
Abiatzeko hitzordua: 07:00etan, Oiardo Kiroldegitik.
Ibilbidea: 13,5 km. "Urizaharra-Bastida ibilbidea egingo da. Ondoren bazkaria, Eskuernagako Candido Besa upategian egingo dugu".
Joan etorria: autobusez.
Izen ematea: itxita.
Oharrak:
-"Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean".
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.