Badator haur eta gaztetxo mordoa Sutegiko auditoriora erakarri ohi duen ekimena; euskarazko zine zikloa. Lehen proiekzioa azaroaren 6rako iragarri dute, igande honetarako, egitasmoa elkarlanean gauzatzen duten Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak. Eta hala, hilabetez hilabete, lehen igandeetan etxeko txikienei zuzenduriko film emanaldiak eskainiko dira kultur etxean. Hasteko, "Oker" izeneko filma:
Eguna: azaroak 6, igandea.
Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sinopsia: "Etengabeko azeri-erasoek ixteko arriskuan jarri dute Australia hegoaldeko herrixka bateko erakarpen turistiko nagusia – Pinguino Txikien uharte bat–. Oiloak hazten dituen baserritar xelebre batek bilobarekin bat egin du eta pinguinoak salbatzeko metodo bitxia jarri du martxan... aitonaren artzain-txakur bihurri eta bazter-nahaslea. Benetako istorio batean oinarritutako filma".
Iraupena: 95 minutu.
Ekoizpen urtea: 2015.
Sarrerak: egunean bertan, 3 eurotan Sutegin.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.