Bestelako turismo eredu bat, Usurbilek hain barneratua duen ondare artistikoari loturikoa sustatu nahi du Udalak. Lehen bisita gidatua antolatu zuen irailean. Larunbat honetan, tertulia antolatu dute Potxoenean eta segidan, "Herri eta Harri" izeneko bisita gidatua. Lehenbizi, kultur etxean Usurbilek bultzatu beharreko turismo ereduaz eta eredu hori nola gauzatu, horretaz mintzatzeko aukera izango dute herritarrek.
Eta gero, bisita gidatua herritik barrena, duela ez asko egin zuten moduan. "Joan den hilabetean, Usurbilek eman zituen aurreneko pausoak turismo eredu berri horren baitan. Izan ere, Usurbil euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobe islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur eztanda eta inon baino hobe islatzen da 60. hamarkadako kultur eztandaren ondorena. Usurbilek dituen altxor ezkutu horiek ezagutarazteko, Harria Hitz bisitaldia egin zen urrian, sorkuntza eta ondarearen arteko harremana aztertuz nola kultura-kontzeptuen hedapena azalduz. Horretarako, artista ezberdinen herrian dituzten obrei erreparatu zitzaien: Dema Plaza, Udarregi bertsolaria, Zumeta, Mikel Laboa edota Tapia eta Artze anaiak. Bukatzeko, Zumetaren tailerra bisitatzeko aukera izango da, lehen aldia izango baita talde ireki batek estudioa ezagutzeko aukera izango duena", Udaletik berri eman dutenez.
Hitzordu bikoitza:
Azaroak 4, larunbata
16:00 Kafe-tertulia Potxoenean.
Ondoren, "Harri eta Herri" bisita gidatua.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.