Errezitaldia, NOAUA!ren Kulturaldiko bigarren egun hau girotzeko

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 5a, 11:45

Iraganera begira hasi dugu ostiral honetan bertan, estreinatu dugun NOAUA! K.E.-k antolaturiko 20. urtemugako Kulturaldia. Indartsu ekin diogu zikloari, eta hala segiko du. Ikusi azaroaren 13ra arte prestatu dizuegun eskaintza. Datorren hitzordua larunbat honetan bertan. Kulturaldi on!

NOAUA! K.E.-ren 20. urtemugako Kulturaldia

 

Azaroak 5, larunbata

20:00 Errezitaldia Sutegiko auditorioan: "Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar".

Sarrera: doan.

Zehaztasunak: Emakumeen Egunaren karietara, 2016ko apirilean estreinatu zen "Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar". Alkizako Amañili elkartearen eskariz sortu zen emankizuna da eta, funtsean, musikaren historian zehar ibilbide xume bat egitea du helburu.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.

Azaroak 7-13

Ordutegia: azaroaren 4an, 18:30etan irekiera. Azaroaren 7tik 11ra, 18:00-20:00 artean/ azaroaren 12an eta 13an: 12:00-14:00 artean.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Zehaztasunak: "20 urte bete ditu NOAUA! Kultur Elkarteak. 20 urteotan, hamaika gertakari, istorio bizi izan ditu herri honek eta horren lekuko zuzena izan da NOAUA!. Bi hamarkada hauetako hainbat bizipen oroitzeko aukera izango dugu Sutegiko aretoan antolatu dugun erakusketan. Bazkidetza tramitatzeko aukera izango da bertan".

Azaroak 10, osteguna

19:30 Hitzaldi-solasaldia Sutegiko auditorioan: Xabi Solanorekin, "Bere ibilbidea musikan".

Zehaztasunak: "Azaroaren 10ean, Usurbila etorriko da bere musika ibilbidea azaldu eta zuen galderak erantzutera. Baita berak oso ongi dakiena egitera ere, bere instrumentuekin bere musikaz gozatzeko aukera ere izango dugu Sutegin. 20 urteak zuekin guztiokin ospatu nahi ditugulako, gonbidatuak zaudete denok!!!".

Azaroak 11, ostirala

19:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik.

21:00 Kantu-bertso-afaria Artzabal jatetxean.

Bertsolariak: Amaia Agirre eta Jexux Mari Irazu.

Txartelak: 20€ (Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan).

Menua: Aperitiboa, Entsalada epela, Bakailuz beteriko piperrak, Txerri azpizun brotxeta, Brownia, Kafea eta Edaria.

"Kantu eta bertsozaleok galdu behar ez dugun hitzordua. Kantu Taldekoen eskutik, kalez kale girotuko duen kantu-jira lehenik Kaxkoan zehar. Segidan, kantu eta bertso afaria, lagun arte giro goxoan Artzabal jatetxean".

Azaroak 12, larunbata

20:00 "Non gaude?" antzezlana Sutegiko auditorioan:

Zehaztasunak: "AJE trilogiaren hirugarren zatia duzue honakoa. Aurrekoak, “Greban gaude” eta “Prest gaude!” izan ziren. Oraingoan non gauden ere ez dakigu!".

Sarrerak: 7€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 5€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

Azaroak 13, igandea

19:00 Ruper Ordorika eta bere luxuzko "mugalarien" kontzertua Sutegiko auditorioan.

Zehaztasunak: Ruper Ordorika diskoa labetik atera berri-berritan helduko zaigu Usurbilera. Guria Ostatuan izeneko disko berritik zenbait kantu lehenengoz aurkezteaz gain, bere ibilbide oparoan sortutako beste hainbat kantu eraberrituko ditu, ezbairik gabe. Bere luxuzko “mugalariekin” agertuko da Ruper, ohi bezala: Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta biolina); Hasier Oleaga (bateria); eta Lutxo Neirarekin (baxua).

Sarrerak: 10€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.