Ikusi al duzue Usurbilgo Udalak Mikel Laboa plazan kokatu duen kaiola handia? Zer ote? Momentuz dakigunez, hor egongo da hurrengo egunotan. Ez dute tokitik mugituko. Kaiolaren aldeetako batean, poltsak lurrera bota ordez, kalean aurki ditzakegun ontzi horietara botatzea eskatzen dute, "herriak eta ingurugiroak eskertuko dizu" dio Udalaren panelak. Kalean gabiltzanean, etxean bezala, hondakinekiko dugun jarreran eragin nahi du Udalak. Badugu eta zer hobetua. "Etxean egiten duzuna, kalean zergatik ez?" dio Mikel Laboa plazako panelak. Gaineratzen dutenez, "lurrera botatzen ditugun poltsa hauekin, badakizu zenbat gauza lor ditzakegun?".
Adi kaiolari hurrengo egunotan. Eguerdian argazkia atera diogunean zuen itxura alda daiteke laster.