Endika Abril Errebote Txapelketako finala, igande honetara atzeratu da

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 7a, 11:24

Euriak, igandean Villabonan jokatzekoa zen Endika Abril Errebote Txapelketako finala astebetez atzeraraztea eragin du. Oraingoan ere eguraldia oztopo ez bada behintzat, azaroaren 13an jokatuko da, azken neurketa garrantzitsu hau. Gogoan izan, zubietarrak heldu direla finalera. Donibane Lohitzuneko Luzaz Gaztekoak izango dituzte aurkari, igande goizeko 11:00etan Villabonako plazan.

Orain arteko emaitzak

2016/09/18: Senpere 0-13 Zubieta

2016/09/25: Noizbait 2-13 Zubieta

2016/10/02: Zubieta 13-2 Txost

2016/10/30: Zubieta 13-5 Endaiarrak

2016/11/06: Zubieta ?-? Luzaz Gazte

Txapelketaren berri, hemen: Gipuzkoa Pilota

Txerriaren Festa

Zubietako Pilota Elkarteak final handi honez gain, badu beste hitzordurik ere datozen asteotarako. Iaz bezala, kirol bilgune honen aldeko Txerriaren Festa antolatu dute azaroaren 20rako:

Azaroak 20, igandea

Goizean zehar, postuak: gazta egilea, pilota egilea, larruz eginiko lanak, sagardo egitea, ukenduak, ogia, beira...

10:00 Txerri-hilketa ondorengo lanen erakusketa.

10:15 Txistorra, odolki eta saltxitxen ekoizpena. Ondoren, pintxoak salduko dira.

12:00 Gaztetxoen arteko Joko Garbiko partidak frontoian.

14:00 Bazkaria frontoian, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin. Menua: Eusko Label Tolosako babarrunak eta Ibarlur Ibarrako piparrak, Lumagorri oilaskoak, gazta, kafea eta kopa. Txartelak aurrez salgai Alamandegin eta Barazarren.

Bazkalostean, kantuan arituko gara.

Antolatzailea: Zubieta Pilota Elkartea.